XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beraz, aduana-batasunaren eraketa dela-eta, merkataritza sortu, ongizatea emendatu eta gizarteak irabazi garbia erdiesten du.

Merkataritzaren desbideratzea nola gertatzen den ikusteko, ikus 2. taula.

2. TAULA

Herria
Batezbesteko ekoizte-kostua ($etan)
% 5Oeko ad valorem arantzela jasan ondoren, A herriko kontsumitzaileentzako kostua ($tan)
B-tik datozen inportazioen gaineko arantzela kendu ondoren, A herriko kontsumitzaileentzako kostua ($etan)
.

Kasu honetan, hasieran, nahiz eta arantzela egon, A herriko kontsumitzaileak E herriko produktuez hornitzen ziren.

Baina, aduana-batasuna ipini bezain laster, E-ri (hots, munduko ekoizleen artean batezbesteko ekoizte-kosturik apalenak dituenari) erosi beharrean, B-ri erosiko diote.

Merkataritza, beraz, desbideratzen da.

Gainera, horrela, nazioarteko baliabideen esleipena okerragotzen da eta gizartearen ongizate-maila jaisten da (3) Baita A herriko biztanleena ere, zeren eta lehen haien Estatuak biltzen zituen arantzelez zerbitzu publikoak finantz bait zitezkeen eta orain ez.

Hortaz, aduana-batasunak bi ondorio kontrajarri sorterazten du.

Alde batetik, merkataritzaren sorrera: A herrian ekoizten zena, B herritik datozen ekoizkinez ordezkatu egiten da, eta gainera A herriko kontsumoa handituz.

Beste aldetik, merkataritza desbideratzen da: ekoizte-kostu apaleko iturri batetik kostu handiagoko batera igarotzen da.

Lehenengo ondorioa onuragarria da (ongizalea emendatzen du); bigarrena, kaltegarria (ongizalea gutxitzen du).

Bi ondorio hauen artean zein indartsuago izan, bada holakoa izango da aduana-batasunaren azken ondorio garbia (4)Hau honela, inori honako galdera hauxe burura lekioke herrialde bat aduana-batasunera sartu beharrean, zergatik ez jaitsi bere aldetik, aldebakarki, bere arantzelak? Merkataritzaren sorrera orduan ere gertatuko litzateke, eta ez luke, ostera, merkataritzaren desbiderapenik sorteraziko. Bai, hori egia da, baina kasu horretan herrialde horrek ez lituzke erdietsiko aduana-batasunean sartzetik eratortzen diren beste abantaila batzuk, hala nola, aduana-batasuneko herrialdeetara arantzelik gabe esportatu ahal izatea, edo ondoren (ik. 2.2 apartatua) aipatuko ditugun ondorio dinamikoak. Hemen, berriz ere, teoriak zera erakusten digu: aldez aurretik ezin ziurta daitekeela batak besteak baino abantaila handiago dakarrenik (hots, herrialde batek aldebakarki eta inongo diskriminaziorik egin gabe bere arantzelak jaistea hobe dela aduana-batasunean sartzea baino).Teoriak egin dezakeen gauza bakarra hauxe da: zerk jokatzen duen aukera bataren eta bestearen alde aztertu eta argitzea (ikus honetaz Dornbusch).

Bi ondorio horien indarra, besteak beste, ondoko gauzen funtzioan egongo da:(...).